AA Jasangarri baten aldeko egileak
Egile literarioak, jabetza intelektuala errespetatzen duen ADIMEN ARTIFIZIAL SORTZAILE etikoaren alde
Joan den apirilean, Idazleen Elkarteen Konferentzian parte hartzen duten erakunde profesionalen ekimenez, idazleen eta itzultzaileen artean “Adimen Artifizial Sortzaile Jasangarriaren alde” izeneko adierazpena zabaldu zen. Adierazpena ondoren eransten da. Adierazpen horren bidez, sortzaile literariook Administrazioei eta Plataformei eskatzen diegu baimentze-, ordainketa- eta gardentasun-printzipioak aplikazioa, egile eskubideen mende dauden eta, beraz, Jabetza Intelektualari buruzko Legeak babesten dituen idazle eta itzultzaileen edukien erabilpenean.
Egileen erakunde, eta idazle eta itzultzaile sinatzaileek ezinbestekotzat jotzen dugu printzipio horiek bermatuko dituen legedi eraginkor bat. Gizarte-kontratu berriaren garapen jasangarri eta etikorako oinarrizko elementua izango da. Gure lanaren balioak administrazio publikoen lidergoan islatu behar du, elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren bidez.
Asociación Colegial de Escritoras y Escritores de España (ACE), Asociación Valenciana de Escritores y Críticos Literarios (CLAVE), Asociación de Escritores y Escritoras de Extremadura (AEEX), Asociación Aragonesa de Escritoras y Escritores (AAE), Asociación Colegial de Escritores de Cataluña (ACEC), Asociación de Escritores de Castilla La Mancha (AECLM), Asociación Navarra de Escritores y Escritoras – Nafar Idazleen Elkartea (ANE-NIE), Sociedad Cántabra de Escritores (SCE), Asociación de Escritores y Escritoras de Asturias (AEA), Asociación Riojana de Escritores (ARE), Asociación de Escritoras e Escritores en Lingua Galega (AELG), Associació d’Escriptors en Llengua Catalana (AELC), Asociación de Escritores de
Euskadi – Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE), Asociación Cultural Canaria de Escritores/as (ACTE).
ADIMEN ARTIFIZIAL SORTZAILE JASANGARRI BATEN ALDE
Aspaldi da Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datozen politikak egiteko beharra planteatu genuela, besteak beste giza eskubideak -eta horien artean egile-eskubideak- errespetarazteko moduari heltzeko.
Hala ere, zerbitzu digitalen agerpenak ezkutatu egin zuen behar hori, eta gure obren benetako espoliazioa bultzatu zuen ekintza burutuen bidez, espoliazio horri legezko babesa emanez edo gure eskubideak trukerako txanpon gisa erabiliz, beste interes ekonomiko batzuen aurrean. Eta horrek guztiak areagotu egin du idazleen eta itzultzaileen lanaren pobretzea eta ondare kognitibo eta kultural komunaren hondatzea.
Gure eskubideen espoliazio edo derrigorrezko desjabetze hori azkartzen ari da adimen artifizial sortzailea (AAS) garatu ahala. AASko software-garatzaileek “denak balio du” printzipioaren arabera aritu eta ari dira lanean, eta hori ez da inola ere jasangarria. Gure obrak lehengai gisa erabiliz software bat sortzea eta, ondoren, guri negozio-eredu bat inposatzea azpiegitura berri horretaz gozatzeko, bidegabea eta gehiegizkoa da.
Idazleen eta itzultzaileen lanarekiko errespetu falta nabarmena dela eta, honakoa eskatzen dugu:
Ekintza publiko ausart, garden eta transbertsal baten bidez babestea gizartea egituratzeko funtsezkoak diren ondasunak, zeinen artean baitaude gure lanak eta haiei datxezkien balio sozialak.
Sortzaileei baimena eskatzeko, ordaintzeko eta informazio nahikoa eta zehatza emateko betebeharrak ezartzea AASko softwarea garatzeko bide bakar gisa, herritarrei eragiten dieten beste produktu batzuk garatzeko printzipio utziezinak ezartzen diren bezala. Eskubideak ez badira argi ezartzen eta errespetatzen, desagertu egiten dira.
Ez sustatzea, ekintzen bidetik, gure obrak baimenik gabe erabiltzea “zurituko” duen kontratu sozial berririk, AASko softwarearen garapenean. Horretarako, ezinbestekoa da Administrazio Publikoek AASko softwarerik ez ezartzea eta ez erabiltzea, software horiek gure eskubideak ez ezik herritarren pribatutasun-eskubideak eta ingurumena bera ere errespetatuz garatu ez badira.
Gizartea egituratzeko funtsezkoak diren ondasunak babestea. Horien artean, gure lanak eta horietan inplizituak dituzten gizarte-baloreak aurkitzen dira.
Sortzaileei baimena eskatzeko, ordaintzeko eta informazio nahikoa emateko betebeharra izatea.
Administrazio publikoek, egile-eskubideak, hiritarren pribatutasun eskubideak eta ingurumena errespetatuz garatu ez den AAS softwarerik ez dezatela inplementatu.
Proposamena sinatzea
Protección de Datos
De acuerdo con lo establecido por la legislación de protección de datos, le informamos de que los datos de carácter personal proporcionados en el formulario de contacto serán tratados por ACE para la gestión y tramitación del servicio solicitado. Usted cuenta con los derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición, limitación al tratamiento y portabilidad, respecto de sus datos de carácter personal, así como con la posibilidad de revocar su consentimiento. Puede ejercitar estos derechos enviando a ACE una comunicación por correo electrónico (ace@acescritores.com) o por correo postal (C. Santiago Rusiñol, 8 Moncloa – Aravaca, 28040 Madrid), donde haga mención a su nombre, apellidos y dirección de correo electrónico.